2014/04/18



Hemen zaude: Tlsbat

Kuadrila eguna 2014

Kuadrilen eguna ekainaren 21a izango da aurten, eta festarako gogo, ideia nahiz berri guztiak ezagutzeko eta partekatzek...

Udaberriko merkatua

Maiatzaren 10ean Ferialekuan, lapikofestaren barruan, udaberriko merkatua antolatu du BOX.a elkarteak Zure postua jarri...

Topic-eko argazki lehiaketan parte hartzeko epea zabalik

Argazkiak apirilaren 12tik 27ra bitarte egin beharko dira.Museoen Nazioarteko Eguna dela eta (DIM 2014) maiatzaren 17ko ...

Karakol saltsa 2014

Beste urteetako bideari jarraituz, aurten ere ekintza ezberdinez osatuko dugu Aste Santuko larunbata Tolosan. Trianguloa...

Jai batzordearen bilera deialdia

Hurrengo Sanjoanak direla eta bilera deitu du jai batzordeak. Eguna:        &nbs...

Udaberri gaztea Topagunean

Aurten ere progamazio berezia antolatu da gazte topagunean, aste santurako. Apirilak 23, asteazkena: Zumo eta batido ...

  • Kuadrila eguna 2014

  • Udaberriko merkatua

  • Topic-eko argazki lehiaketan parte hartzeko epea zabalik

  • Karakol saltsa 2014

  • Jai batzordearen bilera deialdia

  • Udaberri gaztea Topagunean

Udaberriko merkatua

Udaberriko merkatua

Maiatzaren 10ean Ferialekuan, lapikofestaren barruan, udaberriko merkatua antolatu du BOX.a elkarteak

Zure postua jarri nahi baduzu, idatzi gu@boxagara.com helbidera UDABERRIKO MERKATUA tituluarekin.
Si quieres montar tu puesto, escríbenos a gu@boxagara.com con el asunto UDABERRIKO MERKATUA.


Gehiago irakurri...

Topic-eko argazki lehiaketan parte hartzeko epea zabalik

Topic-eko argazki lehiaketan parte hartzeko epea zabalik
Argazkiak apirilaren 12tik 27ra bitarte egin beharko dira.
Museoen Nazioarteko Eguna dela eta (DIM 2014) maiatzaren 17ko gauean eta maiatzaren 18an egun guztian zehar TOPIC ek ateak irekiko ditu eta erakusketa bat inaguratuko da lehiaketan parte hartu duten argazkiekin.
Gehiago irakurri...

Kuadrila eguna 2014

Kuadrila eguna 2014
Kuadrilen eguna ekainaren 21a izango da aurten, eta festarako gogo, ideia nahiz berri guztiak ezagutzeko eta partekatzeko txokoaK sortu dituzte Facebooken (Kuadrila Eguna 2014) eta Twitterren( @kuadrilaeguna14 ) jarrituz.
Horrekin batera, ekainaren 21 horri forma ematen ere hasiak dira, noski, eta kartel eta leloa tolosarren esku utzi nahi izan dituzte, lehiaketa antolatuz.

Txapelak eta 'tokadoak', P letra, banderak... Gogoratzen? Aurten ez da lan erraza izan kuadrila egunari kolorea emateko moduak aurkitzea baina, azkenean, LORTU DUTE!

Ekainaren 21ak berez aniztasuna eta festa kutsua soberan izaten badu ere, aurten, Tolosako kuadrila bakoitzak bere MASKOTA eraman beharko du Euskal Herria plazako bazkarira. Norbere irudimena, maitasuna nahiz eskulangintza erabili eta bat kide berria gehitu beharko diozue zuen lagun taldeari.

Hori egin eta ondo pasatzeko, ordea, KUADRILA EGUNA IRAGARRIKO DUEN KARTELA beharrezkoa izango da. Kolore, hitz, diseinu eta marrazkiak gustoko dituzula? Hauxe da zure aukera!

MASKOTA gaitzat hartuta eta kuadrila eguna gogoan izanda,MAIATZAREN 11rako zuen proposamenak bidali beharko dituzuekuadrilaeguna14@gmail.com helbide elektronikora.

Lanak izango du saririk, bai behintzat irabazlearen triparentzat! ANIMATU!!!


Gehiago irakurri...

Xochilt Acalt erakundeko emakukemeei harrera

Xochilt Acalt erakundeko emakukemeei harrera

Nikaraguako Xochilt Acalt erakundeko kideak Tolosako Udal ordezkariekin bildu dira gaur goizean. Amaroz Auzo Elkarteko kideen eskutik etorri dira Tolosa ezagutzera. Udaletxeko Batzar Aretoan, Ibai Iriarte alkatearekin solasean aritu dira, eta honek beraien lana eskertu eta goraipatu nahi izan du. Xochilt-Acalt elkartea 1991ean sortu zen, Larreynaga- Malpaisilloko udalerrian, nekazalguneetan emakumeek jasaten duten bazterkeriari aurre egiteko. Gaur egun, 85 pertsonek egiten dute lan erakunde horrek dituen sail ezberdinetan, eta 600 emakume gazteei laguntzen die hezkuntza arloan. Hain zuzen ere, bigarren hezkuntza ikas dezaten laguntza ematen diete, gero, goi mailako ikasketak edo unibertsitateko ikasketaekin jarrai dezaten. Mertxe Brosa Xochil Acalt erakundeko sortzaileetakoa eta zuzendaria da egun; bere bizitzaren erdia eskaini dio erakundeari eta gaur Tolosan azaldu duen bezala, “emakumeen bizitza duinaren eta burujabetasunaren alde jarduten du elkarteak”.


Gehiago irakurri...